Familiako kide guztientzako saio irekia izanen da, ortziralean 17:30etik 19:30era Koskontako Bideko 7an dagoen udal aretoan
Fernando Mikelarena eta Juainas Paul Arzak historialariek solasaldia emanen dute Beran, ortziralean, hilaren 8an, 18:30ean. Anarkismoa izanen dute solasgai, aurten 100 urte beteko baitira anarkismoa herrian sartu zela. Solasaldia Beralandetan izanen da.
Volaverunt taldearen emanaldia izanen da ortziralean, azaroaren 8an, Berako Katakun. Kontzertua 22:30ean izanen da, eta sarrera debalde izanen da. Irungo, Hendaiako eta Berako musikariak osatzen duten taldea eta entseatzen 2017an hasi baziren ere, 2021ean eman zuten lehen kontzertua.
Ostiral honetan, azaroaren 8an, Tatxers eta Ezta Illen taldeen zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izanen da Leitzako Torrea tabernan.
Azaroaren 5etik 10era, proposamen berezia ondu du LeitzEko Kontsumo Taldeak, udalen eta baserritarren laguntzarekin. Atzo goizean, Amazabal institutuan kontsumoari buruz egindako tailerrarekin hasi zuten zikloa eta datozen egunetan elikadura, kontsumo ohiturak, etxebizitza... ardatz hartuta hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Azaroaren 10ean eginen dute Leitzako eta Areosko produktuen azokarekin borobilduko dutena.
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarrenera artean dauden lesakarrek parte hartu ahal izanen dute eta lanak azaroaren 15a baino lehen aurkeztu ahal izanen dira
Udalak eta boluntario taldeak mila argazki bildu dituzte eta horietatik 150 bat izanen dira erakusketan
Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen eskutik lau saio eginen dituzte, asteazken arratsaldetan
Azaroaren 4tik abenduaren 19ra eginen dute, astelehen, astearte eta ortzegunetan