Ara! gorputz Elkarteak gidatuta, lehen hilerokoari buruzko hitzaldia eskainiko dute azaroaren 8an, ortziralean 17:30etik 19:30era Lesakan, Koskontako Bideko udal aretoan (bigarren solairua). Neskatoen lehen hilerokoari buruzko saioa izanen da, familiako kide guztientzat (amak, aitak, anaiak, ahizpak, aitatxi eta amatxiak…).
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!