'Ehun urte Beran anarkismoa sartu zela' izeneko solasaldia ortziralean Beran

Juainas Paul eta Fernando Mikelarena historialariek emanen dute solasaldia. Irudian Juainas Paul ageri da.

Fernando Mikelarena eta Juainas Paul Arzak historialariek solasaldia emanen dute Beran, ortziralean, hilaren 8an, 18:30ean. Anarkismoa izanen dute solasgai, aurten 100 urte beteko baitira anarkismoa herrian sartu zela. Solasaldia Beralandetan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun