Automobilismoa izanen da protagonista asteburuan Donezteben. Goizean Automobilen Ondareari Buruzko Nafarroako Jardunaldiak eginen dituzte, eta arratsaldean 4x4 triala izanen da Aparanen.
Larunbatean hasiko da Iruritan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 46. edizioa. 17:30ean izanen da saioa Iruritako Gizarte Bilgunean eta Saioa Alkaiza Guallar, Eneko Fernandez Maritxalar lesakarra, Sarai Robles Vitas, Idoia Granizo Uribarrena, Ekain Alegre Gil eta Egoitz Gorosterrazu Elizagoien iturendarra ariko dira kantuan. Maialen Belarra Eneterreaga ariko da gaiak jartzen.
Larunbatean 19:00etan Harriondoan hasiko den emanaldia baino lehen Lesakako txistulariek kalejira eginen dute
Sendaberri programaren barrenean, 'Yerma' dantza ikuskizuna izanen da larunbatean, urriaren 7an, Berako Kultur Etxean 19:00etan. Emanaldia Nafarroako Antzoki Sareak antolatu du, Berako Udalarekin batera.
Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da
Erratzun bizi den Diana Iniesta Benedicto margolariaren Just light (Argia soikik) olio margoen erakusketa zabalik dago Bertizko Jaurerriko Natur Parkean eta urrian bisita daiteke, parkearen ordutegian.
Irailaren 20tik abenduaren 20ra emanen dute, asteazken arratsaldetan Eskola ttikin eta hilaren 16ra arte eman daiteke izena
Ohiko egitarauaz gain, Joseba Sarrionaindia idazleak euskara eta euskal literaturaz hitzaldia emanen du ostiralean eskolan
Urriaren 6tik 8ra Argentinako Aguamadera, Bigorreko Allegria eta Euskal Herriko Berçaits anaiak, Hutsun txalaparta taldea eta Xabi Aburruzaga gonbidatu dituzte. Emanaldi guztiak 21:00etan hasiko dira Sarako lezeetan eta txartelak www.kalakan.eus/kontzertuak webgunean edo Iparraldeko turismo bulegoetan eskura daitezke.