Harribitxi folk musika taldeak kontzertua emanen du urriaren 7an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 5a, 08:00
Harribitxi folk musika taldeak joko du larunbat arratsaldean Lesakako Harriondoa kultur etxean.

Larunbatean 19:00etan Harriondoan hasiko den emanaldia baino lehen Lesakako txistulariek kalejira eginen dute

Aurten Harriondoa kultur etxeak lehen hamarkada bete duela eta Sorginxulo Lesakako kultur bilguneak Lesakako udalaren laguntzaz antolatutako Hamar urte, hamaika dinamika programaren barrenean, Harribitxi folk musika taldeak emanaldia eskainiko du urriaren 7an, larunbatean 19:00etan hasita Lesakako Harriondoa kultur etxean. Kontzertua baino lehen, larunbatean 18:00etan hasita kalejira eginen du Lesakako txistulari taldeak.

Iker Alvarez (Bilbo) eta Aitor Urkiza (Burlata) txistulariek ortutako folk musika taldea da Harribitxi.

Bestelako musika instrumentuak ere konbinatzen dituzte, perkusiozkoak (shruti box, kaxoia, platera, musukitarra, shaker, glockenspiel, bonbetea, kalimba, ttun-ttuna, pandereta, danbolina, bongoak) edo harizkoak (mandolina, gitarra, klabeak).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun