Kalakan taldeak musikari ezagunekin kontzertuak emanen ditu asteburuan Sarako lezeetan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 4a, 20:00
Sarako lezeetan Kalakan taldearekin batera ariko diren musikari eta abeslariak.

Urriaren 6tik 8ra Argentinako Aguamadera, Bigorreko Allegria eta Euskal Herriko Berçaits anaiak, Hutsun txalaparta taldea eta Xabi Aburruzaga gonbidatu dituzte. Emanaldi guztiak 21:00etan hasiko dira Sarako lezeetan eta txartelak www.kalakan.eus/kontzertuak webgunean edo Iparraldeko turismo bulegoetan eskura daitezke.

Gogoko ditu Kalakan taldeak Sarako lezeak eta hainbat emanaldi eskaini izan ditu. Joan den urtean bezala, aurtengo udazken hasiera honetan, urriaren 6tik 8rako asteburuan, hiru kontzertu eskainiko ditu zenbait musika talde eta abeslarirekin.

Honela, urriaren 6an, ortziralean, Argentinako Aguamadera taldea izanen dute gonbidatu; urriaren 7an, larunbatean, Bigorreko Allegria taldeko abeslariak eta Zuberoa eta Nafarroa Beherea artean dagoen Lohitzuneko Berçaits anaiak eta urriaren 8an, igandean, Iruñeko Hutsun txalaparta taldea eta Xabi Aburruzaga trikitilari bizkaitarra.

Kalakan bikotea.

Emanaldi guztiak 21:00etan hasiko dira Sarako lezeetan eta txartelak www.kalakan.eus/kontzertuak webgunean edo Iparraldeko turismo bulegoetan eskura daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun