Autoak izanen dira protagonista larunbatean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 4a, 11:00

Automobilismoa izanen da protagonista asteburuan Donezteben. Goizean  Automobilen Ondareari Buruzko Nafarroako Jardunaldiak eginen dituzte, eta arratsaldean 4x4 triala izanen da Aparanen.

Clasicos San Fermin taldeak eta udalak antolatu ditu Automobilen Ondareari Buruzko  Jardunaldiak eta Merkatuko plazan eginen dituzte. 09:00etan elkartuko dira eta  partaideen harrera eginen dute. Ondotik, 10:30ean Malerrekan barrena eginen dute irteera kotxe klasikoekin. 12:00etan Doneztebera itzuliko dira eta Erreka Dantza Taldearen emanaldia izanen dute eta ondotik, 14:30ean parte hartzaileen bazkaria izanen da.

Eguna girotzen joaldunak eta Doneztebeko erraldoiak ariko dira, eta auto klasikoen erakusketa ere izanen da.

Auto klasikoak ez dira larunbatean Donezteben izanen diren bakarrak izanen. Aparanen 15:00etan hasita eta Boma 4x4 taldeak antolatuta, Doneztebeko 4x4 triala jokatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun