'Yerma' dantza ikuskizuna eginen dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 5a, 17:00

Sendaberri programaren barrenean, 'Yerma' dantza ikuskizuna izanen da larunbatean, urriaren 7an, Berako Kultur Etxean 19:00etan. Emanaldia Nafarroako Antzoki Sareak antolatu du, Berako Udalarekin batera.

Federico García Lorcak 1934an estreinatu zuen Yerma antzerki-lan tragikoa du oinarri larunbateko ikuskizunak eta Zuk Performing Arts konpainiako kideek eginen dute.

Emanaldiak ordubete pasako iraupena izanen du eta sarrerek 6 euroko prezioa dute. Egunean berean erosten ahalko dira Kultur Etxean.

TTIPI-TTAPAk emanaldirako bi sarrera zozketatu ditu Ttipi txartela dutenen artean, eta Maria Jesus Alzuguren Daguerre izan da bi sarreren irabazlea. Zorionak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun