Lau urteko geldialdiaren ondotik, bueltan da Altxata elkarteak antolatutako Etxalarko Mendi itzulia. Aurtengoa, bosgarren edizioa izanen da eta maiatzaren 6an eginen da. Mendi itzuli honetan, ohi bezala, bi ibilbide emanen dituzte aukeran (ibilbide motza 24,2 kilometro luze eta 1.510 metroko desnibelarekin eta ibilbide luzea 28,2 kilometro luze eta 1.725 metroko desnibelarekin). Biak plazan hasi eta bukatuko dira.
Koka eta pintxo lehiaketak, bildotsa prestatzen erakustaldia eta, Senperen lehen aldiz, euskal pentatloia ikusteko aukera izanen dute igandean
Kiribil eskulangileak eta Barraskilo Berako Gazte Taldeak antolatuta, Merkaskilo merkatua eginen dute igandean Berako Toki Ona institutuko estalpean. Tartean herriko postuak ere izanen dira, Gazte Taldearena eta Gure Txokoa Dantza Taldearena erraterako.
Junior mailako txirrindulariei zuzendutako Felix Errandonea Memorialaren 45. edizioa antolatu du Gure Txokoa elkarteak Berako Udalaren laguntzarekin maiatzaren 7rako.
Donostiako Ghau eta Parisko Belvoir taldeek ere joko dute Suharriaga parkean igandean 19:00etan
Igandean 19:00etan hasiko da Harriondoan Igor Elortza bertsolariaren eta Rafa Rueda musikariaren ikus-entzunekoa
Apuntatzeko epea otsailaren 28an bukatuko da
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Laura Gurbindoren eskutik, sendabelar ikastaroa izanen dute Etxalarko Larraburuan, Etxalarko udalak lagunduta. Bi mailako ikastaroak eskainiko dira (biak 32 ordukoak).
Peito Castelo artista gipuzkoarraren Harri-Hari erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 1etik ekainaren 4ra Berako Labiaga ikastolako areto nagusian. Larunbat eta igandetan egonen da irekia aretoa, 16:00etatik 20:00etara.
Apirilaren 1ean, larunbatean 18:00etan eginen dute inaugurazioa eta maiatzaren 14ra bitarte izanen dira ikusgai
Ostiralean 19:00etan eginen den inaugurazioan margolariak bisita gidatua eskainiko du