Bildotsaren Eguna ospatuko dute maiatzaren 7an Senperen, egitarau zabalarekin. Egun osoan, ekoizleak, eskulangileak eta merkatariak izanen dira Karrika nagusian. Igandean 09:30ean hasita, frontoian koka eta pintxo lehiaketa eginen da eta bildotsa prestatzen erakustaldia eginen dute Ainhoako Ithurria jatetxeko Martin Isabal eta Donostiako Aratz jatetxeko Xabier Zabaleta Kortazar sukaldariek.
11:00etan lehiaketako sariak jakinaraziko dituzte. Mugaz gaindiko topaketa gastronomikoan Rafa Gorrotxategi txokolategileak eta bertako produktuak eta euskal sukaldaritza sustatzeko Jakitea elkarteko kide ere baden Xabier Zabaletak berak parte hartuko dute.
Zirikolatz dantza taldea eta euskal pentatloia bazkalondoan
Eguerdian hasita, Nicolas Dokhelar artzainaren artzain zakurren erakustaldia eginen dute. 12:30ean joaldunak aterako dira. 13:00etan bazkaria izanen da. Bazkalondoan, frontoian, 15:30ean Zirikolatz dantza taldearen emanaldia. 16:30ean, lehen aldiz euskal pentatloia izanen dute Senperen, Herri Kirolari Bai elkartearen eskutik. Zumarragako Xabier Zaldua eta Mutrikuko Aratz Mugertza, Mugertza III.a ariko dira, 100 kiloko harri borobila hamar aldiz altxatu, Antzuzelaiko 406,5 kiloko harriarekin gizon-proban plaza bat egin (28 metro), aizkorarekin bi enbor moztu, 50na kiloko txingekin txinga eramaten hiru plaza egin eta kilometro bateko lasterkaldia egin beharko dituzte. 18:00etan taloak eta dantzaldia izanen dute Hauspolariek taldearekin.
Egun osoan animazioa izanen da txarangarekin, zaldiak, traktoreak eta antzinako nekazaritza tresnak, haur jokoak eta Saint Christope lizeoko amuarrainak…