'Anonyme Popular' ikuskizuna izanen dute maiatzaren 7an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 5a, 14:00
Igor Elortza bertsolaria eta Rafa Rueda musikaria, 'Anonyme Popular' ikuskizunean.

Igandean 19:00etan hasiko da Harriondoan Igor Elortza bertsolariaren eta Rafa Rueda musikariaren ikus-entzunekoa

Hamar urte, hamaika dinamika programaren barrenean Anonyme Popular ikus-entzunezko bertso ikuskizuna izanen da maiatzaren 7an, igandean 19:00etan hasita Lesakako Harriondoa kultur etxean. Ikuskizunerako sarrerak 8 eurotan salgai daude Lesakako udalaren webgunean.

Igor Elortza Aranoaren hitzak eta ahotsa, Rafa Rueda Etxeberriaren doinuak eta soinuak, eta Kulturaz-eko dapatisten irudiak eta dirudiak uztartzen ditu ikuskizunak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun