Merkaskilo merkatua eginen dute igandean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 5a, 09:00

Kiribil eskulangileak eta Barraskilo Berako Gazte Taldeak antolatuta, Merkaskilo merkatua eginen dute igandean Berako Toki Ona institutuko estalpean. Tartean herriko postuak ere izanen dira, Gazte Taldearena eta Gure Txokoa Dantza Taldearena erraterako. 

10:00etan hasiko da merkatua eta 15:00ak bitartean erosketak egiteko aukera izanen da. Eskualdeko zein urrutiagotik etorritako eskulangileak eta bigarren eskuko dendak egonen dira, eta taloak dastatzeko aukera ere izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun