Talde feministek indarkeria matxistari aurre egiteko estrategiak izenburupean ikastaroa antolatu dute larunbat honetan, maiatzaren 6an, Arantzako liburutegian. Emagin elkarteak bideratuko du, 10:00etan hasiko da eta lau orduko ikastaroa izanen da.
Larunbatean eginen dute Beran Bidasoko euskararen eta kulturaren azoka. Bertan, euskararen erabileran eta transmisioan eragiten duten 15 proiektu aurkeztuko dituzte.
Gaur zortzi, maiatzaren 6an, hasiko da aurten 30. edizioa beteko duen Leitzako Plazako Binakako Pilota Txapelketa. Guztira hamasei bikotek eman dute izena eta bi multzotan banatuta ariko dira. Finala abuztuaren 5ean jokatuko dute.
17:30ean hasiko da Nafarroako Txistu Eskolak antolatutako kontzertu berezia
Apuntatzeko epea otsailaren 28an bukatuko da
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Laura Gurbindoren eskutik, sendabelar ikastaroa izanen dute Etxalarko Larraburuan, Etxalarko udalak lagunduta. Bi mailako ikastaroak eskainiko dira (biak 32 ordukoak).
Peito Castelo artista gipuzkoarraren Harri-Hari erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 1etik ekainaren 4ra Berako Labiaga ikastolako areto nagusian. Larunbat eta igandetan egonen da irekia aretoa, 16:00etatik 20:00etara.
Apirilaren 1ean, larunbatean 18:00etan eginen dute inaugurazioa eta maiatzaren 14ra bitarte izanen dira ikusgai
Ostiralean 19:00etan eginen den inaugurazioan margolariak bisita gidatua eskainiko du