Indarkeria matxistari aurre egiteko estrategiei buruzko ikastaroa eginen dute larunbatean Arantzan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 3a, 20:00

Talde feministek indarkeria matxistari aurre egiteko estrategiak izenburupean ikastaroa antolatu dute larunbat honetan, maiatzaren 6an, Arantzako liburutegian. Emagin elkarteak bideratuko du, 10:00etan hasiko da eta lau orduko ikastaroa izanen da.

Arantzako eta Etxalarko talde feministek, Xulufrinak Lesakako Sare Feministak, Goldatz Berako Emakume Talde Feministak eta LorHazi Igantziko Emakume Taldeak antolatu dute ikastaroa. Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuaren, Arantzako Udalaren eta Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunaren laguntzarekin egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun