15 proiektu aurkeztuko dituzte larunbatean Beran Bidasoko euskararen eta kulturaren azokan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 3a, 12:30
Berako Toki Ona institutuko estalpean eginen dute azoka.

Larunbatean eginen dute Beran Bidasoko euskararen eta kulturaren azoka. Bertan, euskararen erabileran eta transmisioan eragiten duten 15 proiektu aurkeztuko dituzte. 

Euskararen sustapenean lanean ari direnentzat «inspirazio iturri eta ekintzarako pizgarri» izan nahi du larunbatean Beran eginen duten azokak. Hainbat proiektu ezagutu ahal izanen dira Beran, baina guztiek gauza bera dute berdin: euskara dute lehentasun eta emaitza edota eragin positiboa izaten ari dira beraien eragin eremuan.

Azoka irekia izanen da, eta 11:30ean hasi eta 15:00etan bukatuko da Toki Ona institutuko aterpean. Aurkezpen dinamikoak izanen dira, eta musikarekin girotua izanen da. Gainera, jan-edanerako aukera eta haurrentzako txokoa ere izanen dira.

Egun berean ospatuko du gainera, Bor-bor Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimendua Borborraldiaren akabaila besta. 10:00etan eginen dute batzarra Beralandetan, eta ondotik, azokan parte hartuko dute. 

Hauek izanen dira larunbatean Beran aurkeztuko dituzten proiektuak: 

Proiektua Elkartea Eragin herria edo lurraldea
Mintzalasai euskaraz! Mintzalasai elkartea Baiona, Angelu eta Miarritze (Lapurdi)
Euskara(z) plazara! Plazara kooperatiba Ipar Euskal Herriko kideak
Kirola Euskara Ahoan Kirola Euskara Ahoan Ortzaize (Nafarroa Beherea)
Gookapi Gookapi elkartea Durango (Bizkaia)
Pulunpa (e)ta Xin Pulunpa (e)ta Xin Usurbil (Gipuzkoa)
Euskararen kriseilua Euskaltzaleen Topagunea Euskal Herria
HIGA Topaketak HIGA elkartea Euskal Herria
Ulerlagun pilotakea Euskaltzaleen Topagunea Donostia, Aretxabaleta (Gipuzkoa), eta Erandio (Bizkaia)
Euskara Maitea Euskara Maitea Ondarroa (Bizkaia)
Borborraldia Bor-bor Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimendua Bortziriak (Nafarroa)
Odola ematen bizi eman Lau Haizetara Orereta (Gipuzkoa)
Gure natura ezagutuz Baso Bizia elkartea, Morkaiko mendizaleen elkartea eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Saila Elgoibar (Gipuzkoa)
Paperjale Abaraska Taldea Euskal Herria 
Pantailak Euskaraz Pantailak Euskaraz Euskal Herria 
Izaskun Arrue Kulturgunea Lazarraga elkartea Gasteiz (Araba)

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun