Beste urte batez, prest dute Plazako Binakako Pilota Txapelketa Leitzan. Izena emateko epea itxita hamasei bikotek eman dute izena, iaz baino bi gehiagok. Maiatzaren 6an hasita, ligaxka faseko zazpi jardunaldi jokatuko dituzte uztailera arte. Beste aldaketarik ez bada, uztailaren 15ean final laurdenak jokatzea aurreikusi dute; uztailaren 29an finalerdiak eta abuztuaren 5ean finala.
Bi multzotan banatuta
A multzoan bikote hauek daude:
- Imanol Urkiola-Xabi Jaunarena
- Mikel Martinez-Eñaut Goikoetxea
- Julen Ezkurdia-Aitor Arraras
- Hegoi Txoperena-Luken Casares
- Andoni Zabaleta-Arkaitz Olano
- Ander Alduntzin-Antton Abruza
- Jon Iparragirre-Markel Barriola
- Oier Goikoetxea-Xabat Illarregi
B multzoan, berriz, hauek:
- Ioanes Ceballos-Mikel Iriarte
- J.J. Zubillaga-Iñigo De Carlos
- Mikel Zabaleta-Jon Beloki
- Jon Mikel Agirre-Ander Garro
- Miel Olano-Iñigo Alduntzin
- Iñaki Alduntzin-Unai Olano
- Janitz Sagastibeltza-Ibai Bengoetxea
- Mikel Sagastibeltza-Mikel Sagastibeltza
Maiatzaren 6ko partidak
Ligaxka faseko aurreneko jardunaldia maiatzaren 6an jokatuko dute, 15:00etatik aurrera. Guztira zortzi partida eginen dituzte.
- partida: Imanol Urkiola-Xabier Jaunarena eta Mikel Martinez-Eñaut Goikoetxea
- partida: Julen Ezkurdia-Aitor Arraras eta Oier Goikoetxea-Xabat Illarregi
- partida: Hegoi Txoperena-Luken Casares eta Jon Iparragirre-Markel Barriola
- partida: Ander Alduntzin-Antton Abruza eta Andoni Zabaleta-Arkaitz Olano
- partida: Ioanes Ceballos-Mikel Iriarte eta J.J. Zubillaga-Iñigo De Carlos
- partida: Mikel Zabaleta-Jon Beloki eta Mikel Sagastibeltza-Mikel Sagastibeltza
- partida: Jon Mikel Agirre-Ander Garro eta Janitz Sagastibeltza-Ibai Bengoetxea
- partida: Iñaki Alduntzin-Unai Olano eta Miel Olano-Iñigo Alduntzin