'Txistua eta harria' emanaldia larunbat honetan Peru Harri museoan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 4a, 13:00
Leitzako Peru Harri museoan kontzertu berezia adituko da larunbat arratsaldean.

17:30ean hasiko da Nafarroako Txistu Eskolak antolatutako kontzertu berezia

Emanaldi berezia antolatu du Nafarroako Txistu Eskolak asteburu honetan Leitzako Peru Harri museoan. 50 bat txistulari bilduko dituen Txistua eta harria emanaldia eginen dute larunbat honetan, maiatzaren 6an, 17:30ean.

Iragarri dutenez, sarrera mugatua izanen da eta txistulariek eta haien familiek izanen dute sartzeko lehentasuna. Hala ere, azken momentuan plaza libreak geldituz  gero, publiko orokorrak ere izanen du sartzeko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun