Igande honetan, apirilaren 23an, laugarren aldiz, mendi lasterketa eginen dute Arantzan. Lasterkariak 09:30ean abiatuko dira plazatik eta 20 kilometroko distantzia eta 1.300 metro dituen lasterketa osatu beharko dute. Bidean Zepuru, Illurdi, Ekaitza eta Ibintzako tontorretatik pasatuko dira, eta Oilargatatik pasatu ondotik Arruzpira jautsiko dira berriz herrira igo aitzinetik.
Sarako San Josepe eskolako gurasoek kontzertua antolatu dute Lur Berri gelan, apirilaren 23an, igandean 16:00etan. Txartelak 6,50 eurotan aitzinetik erreserbatuz turismo bulegoan edo 8 euro bertan. 15:00etatik goiti ostatua eta krakada eskainiko dute.
Apuntatzeko epea otsailaren 28an bukatuko da
Bazkarirako txartelak hilaren 19ra arte eskura daitezke Arranon Xulufrinak Lesakako Sare Feministak antolatuta Xulubest eguna ospatuko dute apirilaren 22an eta besta eta aldarrikapena uztartzen dituen egitarau zabala prestatu dute horretarako.
Bazkarirako txartelak hilaren 19ra arte eskura daitezke Arranon
Trikuharry zentroan sei magok parte hartuko dute larunbatean eta igandean
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Laura Gurbindoren eskutik, sendabelar ikastaroa izanen dute Etxalarko Larraburuan, Etxalarko udalak lagunduta. Bi mailako ikastaroak eskainiko dira (biak 32 ordukoak).
Peito Castelo artista gipuzkoarraren Harri-Hari erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 1etik ekainaren 4ra Berako Labiaga ikastolako areto nagusian. Larunbat eta igandetan egonen da irekia aretoa, 16:00etatik 20:00etara.
Suteen hasierak kontrolatzen ikasteko ikastaroa eginen dute Nafarroako hainbat herritan, tartean Beran. Osotara 30 orduko iraupena izanen du ikastaroak eta apirilaren 17an hasi eta 30ean bukatuko da.
Apirilaren 1ean, larunbatean 18:00etan eginen dute inaugurazioa eta maiatzaren 14ra bitarte izanen dira ikusgai
Ostiralean 19:00etan eginen den inaugurazioan margolariak bisita gidatua eskainiko du