Bor-bor Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimenduak antolatuta, Borborraldia eginen dute apirilaren 19an hasi eta maiatzaren 6a bitartean. Borborraldiari irekiera emanez, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin elkarlanean antolatuta, harrerari buruzko formazio-saioak eginen dituzte apirilaren 19an.
Irakurzaletasuna, liburutegiak eta euskal literatura sustatzeko asmoz Baztango Udalak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak martxan duten Literatura Geraldien barrenean, apirilaren 19an idazketa tailerra eginen dute Leitzako liburutegian. Parte hartzeko izena eman beharko da.
Udal hauteskundeei buruzko batzarrak egiten ari dira egunotan herriz herri. Goizuetako EH Bilduk asteazkenean, apirilaren 19an, eginen du, 19:00etan udaletxeko ganbaran.
Lehen Hezkuntzako ikasleek herriari buruzko galderei erantzun behar diote eta apirilaren 21a baino lehen aurkeztu
Apuntatzeko epea otsailaren 28an bukatuko da
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Laura Gurbindoren eskutik, sendabelar ikastaroa izanen dute Etxalarko Larraburuan, Etxalarko udalak lagunduta. Bi mailako ikastaroak eskainiko dira (biak 32 ordukoak).
Peito Castelo artista gipuzkoarraren Harri-Hari erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 1etik ekainaren 4ra Berako Labiaga ikastolako areto nagusian. Larunbat eta igandetan egonen da irekia aretoa, 16:00etatik 20:00etara.
Suteen hasierak kontrolatzen ikasteko ikastaroa eginen dute Nafarroako hainbat herritan, tartean Beran. Osotara 30 orduko iraupena izanen du ikastaroak eta apirilaren 17an hasi eta 30ean bukatuko da.
Apirilaren 1ean, larunbatean 18:00etan eginen dute inaugurazioa eta maiatzaren 14ra bitarte izanen dira ikusgai