Labiaga ikastolaren areto nagusian izanen dira urtarrilaren 14tik martxoaren 19ra. Bere erakusketa aprobetxatuz, Iker Valleren margolanekin osatutako 2023ko egutegia ere argitaratu du Labiaga Ikastolak.
Herriko elkarte, ikastetxe eta artistek osatu dute eta otsailaren 26ra arte ikusgai dago
Irundik pasatako emakume migranteen argazkiekin erakusketa osatu du Gari Garaialde argazkilariak eta Irungo Harrera Sareko kideak. Erakusketa hori Leitzako Torrean ikusgai izanen da gaurtik eta martxoaren 10era arte.
Igandean Zaldun inaute, astelehenean inaute-inaute eta asteartean mozorro eta karrozen eguna izanen dute Otsailaren 16an, Ortzegun gizenarekin hasiko dituzte inauteriak herritarrek. Egun horretan Landagain eskolan goizez ez da eskola saiorik izanen, ikasleak eskean ibiliko direlako. Eguerdiko 14:30erako, ikasleak eskolara joanen dira eta herriko zenbait lekuetan hainbat ekintza (antzerki, dantza, bertso….) eginen dituzte. Egunari akabera emateko, Guraso Elkarteak merienda emanen du.
Aste honetan Nafarroa Mendialdeko Torturaren Zikloa Leitzak hartuko du. Ostiraletik igandera, hainbat hitzordu prestatu dituzte, tartean, Nafarroako Torturatuen Sarea Elkartearen aurkezpena eta Karpeta Urdinak dokumentalaren emanaldiak.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |