Sarako zentro sozialak antolatu du hazilaren 25an eta 26an, ortziralean eta larunbatean 09:00etatik 12:00etara Sarako plazan bilketa bat, Euskal Herriko Hazkurri Bankuarentzat ahal den guztia biltzeko. Aldez aitzinetik eskerrak ematen dituzte. Bertzalde, San Josepe eskolako hurren burasoen antolatutako Eguberriko merkatua iraganen da hazilaren 26an, larunbatez, Lur Berri gelan, egun guziz, 09:00etatik 18:00etara.
Feria batzordeak baserritarrez jantzita joateko deia egin die herritarrei
Jakina den bezala, aurten Euskaraldiaren bertze edizio bat hasia da Euskal Herriko xoko guztietan. Joan den edizioaren gisan, aurten ere Urdazubin izena emateko aukera izan da eta parte hartzaile andanak hartu dute haien txapa, herriko batzordearen eskutik. Hortaz, abenduaren 2rat bitartean hainbat ahobizi eta belarriprest ikusiko dira herrian barna. Gainera, azaroaren 26an, larunbatean 11:30ean aperitiferat deituak izanen dira, euskaltzaleak elkartu eta ariketa honi ikusgarritasuna emateko.
Larunbatean 17:30ean hasiko da Tximi-Txama abesbatzaren euskarazko emanadia eta 20:00etan frantsesez emanen dutena St Exuperyk haurrendako idatzi zuen Printze Ttikia. Tximi-Txama abesbatzak helduentzat idatzi du komedia musikal hori. Musika osoki idatzi eta kantuen hitzak liburutik hartu dituzte. Euskaraz emanen dute ikuskizuna Senpereko Larrekon azaroaren 26an, larunbatean 17:30ean eta frantsesez larunbatean 20:00etan.
18:30ean hasita Jon Arrizabalagak Alemanaren mamua liburua aurkeztuko du eta ondotik Dana D’Capricho kubatarraren musika aditzeko aukera izanen da
Ertzak leuntzen dokumentala estreinatuko du LHLko lantaldeak azaroaren 26an Leitzako Herri Aretoan, 19:00etan. Sarrera dohainik izanen da. Dokumentala Manex Moreno Uharte Leitzako 25 urteko gazteak egin du.
Micek kaleratu berri duen Lautada diskoa aurkeztuko du larunbatean Leitzako Atekabeltzen. Emanaldia 22:30ean hasiko da sarrerak bihartik aurrera Torrean, zein egunean bertan erosi daitezke zazpi eurotan.
Euskal Herriko 29 eskultoreren lanak izanen dira Suspela auzoko Armi galerian
Lesakari buruzko lanak dira eta Zialdo ostatuan ikus daitezke urtarrilaren 20ra arte
Urriaren 4tik abenduaren 27ra emanen dute eta apuntatzeko epea irailaren 30ean bukatuko da
Herriko taldeen ohiko emanaldiez gain ‘Los Xey: Una historia de película’ dokumentala ikusgai izanen da larunbatean Harriondoan