Hazkurri bankurako bilketa eta Eguberriko merkatua izanen dituzte aste hondarrean Saran

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 24a, 13:00
Sarako Eguberrietako merkatuak jendetza erakarri ohi du Lur Berri gelara.

Sarako zentro sozialak antolatu du hazilaren 25an eta 26an, ortziralean eta larunbatean 09:00etatik 12:00etara Sarako plazan bilketa bat, Euskal Herriko Hazkurri Bankuarentzat ahal den guztia biltzeko. Aldez aitzinetik eskerrak ematen dituzte. Bertzalde, San Josepe eskolako hurren burasoen antolatutako Eguberriko merkatua iraganen da hazilaren 26an, larunbatez, Lur Berri gelan, egun guziz, 09:00etatik 18:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun