Dena prest Goizuetan larunbateko XVIII. azienda, artisau eta nekazaritza feriarako

Aurten ere giro ederra espero dute Goizuetako feria egunean.

Feria batzordeak baserritarrez jantzita joateko deia egin die herritarrei

Hemen da Goizuetako ospakizunen egutegian seinalatutako azaroko hitzordua: Feria Eguna. Azaroaren 26an eginen da azienda, artisau eta nekazaritza feria eta aurtengoa XVIII.a izanen da.

Larunbatean 10:00etan emanen diote ofizialki feriari hasiera. Ordu horretatik aurrera aziendak eta postuak ikusgai eta salgai izanen dira bazkalordura bitarte. Joaldunak eta trikitilariak ere ibiliko dira eta 12:00etan toka txapelketa hasiko da.

14:30ean bazkaltzeko bilduko dira. Bertako babarrunak, betizu gisatua eta postrea izanen dituzte bazkaltzeko eta txartelak Amaia kafetegian eta estankoan eros daitezke. Helduenak 22 eurotan, ikasle eta langabeenak 18 eurotan eta 9 eta 16 urte bitartekoenak 11 eurotan daude; 8 urtetik beherakoenak doan.

Antolatzaileek Feria Egunean baserritarrez jantzita joateko deia egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun