Euskaraldia

Euskaraldiko aperitifa eginen dute Urdazubin azaroaren 26an

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 24a, 11:00

2020ko Euskaraldiko taldeko argazkia Urdazubiko plazan Aurtengo argazkian ez dute musukoaren beharrik izanen.

Jakina den bezala, aurten Euskaraldiaren bertze edizio bat hasia da Euskal Herriko xoko guztietan. Joan den edizioaren gisan, aurten ere Urdazubin izena emateko aukera izan da eta parte hartzaile andanak hartu dute haien txapa, herriko batzordearen eskutik. Hortaz, abenduaren 2rat bitartean hainbat ahobizi eta belarriprest ikusiko dira herrian barna. Gainera, azaroaren 26an, larunbatean 11:30ean aperitiferat deituak izanen dira, euskaltzaleak elkartu eta ariketa honi ikusgarritasuna emateko.

78 lagunek eman dute izena aurten Urdazubin

Azaroaren 18an hasi zen Euskaraldia eta Urdazubin ere gogotsu ekin zitzaion ekimen honi, belarriprest (4) zein ahobizi (74) erroletan. Denera 78 urdazubiarrek eman dute izena Euskaraldian. 2018an, urdazubiarrak eta zugarramurdiarrak Saran apuntatu ziren eta denera Xaretan 440 lagunek eman zuten izena. 2020an 82 lagunek eman zuten izena Urdazubin, tartean zugarramurdiar batzuk. Horietarik 71 ahobizi izan ziren eta 11 belarriprest.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun