Liburu aurkezpena eta musika izanen dituzte larunbat arratsaldean Zubietan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 24a, 17:00
Jon Arrizabalagak bere lehen eleberria aurkeztuko du Zubietako Herriko Ostatuan eta gero Kubako musika izanen da Dana D'Caprichoren eskutik.

18:30ean hasita Jon Arrizabalagak Alemanaren mamua liburua aurkeztuko du eta ondotik Dana D’Capricho kubatarraren musika aditzeko aukera izanen da

Jon Arrizabalaga Gonzalez Markina-Xemeingo idazlearen Alemanaren mamua liburua aurkeztuko dute azaroaren 26an, larunbatean 18:30ean Zubietako Herriko Ostatuan. Ondotik, musika izanen da, Dana D’Capricho kubatarraren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun