Santa Zezilia ospatuko dute Lesakako musikariek asteburuan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 24a, 08:00
1982ko Santa Zezilia egunean eskaini zuen lehen emanaldia Lesakako abesbatzak. Igande eguerdian karrikaz karrika ibiliko da eta abenduaren 18an 40. urteurreneko kontzetua eginen du.

Herriko taldeen ohiko emanaldiez gain ‘Los Xey: Una historia de película’ dokumentala ikusgai izanen da larunbatean Harriondoan

Santa Zezilia musikarien zaindariaren eguna izan da azaroaren 22an eta hori ospatzeko, asteburuam hainbat ekitaldi antolatu ditu Lesakako Santa Zezilia Batzordeak, Lesakako udalaren laguntzarekin.

  • Azaroaren 25ean, ortziralean 20:00etan Lesakako musika bandak kalejira eginen du.
  • Azaroaren 26an, larunbatean 17:30ean trikitilari eta txistulari taldeek kalejira eginen dute eta 18:30ean, Los Xey: una historia de película dokumentala eskainiko dute Harriondoa kultur etxean. 20:00etan akordeoilari taldea karrikaz karrika ibiliko da.
  • Azaroaren 27an, igandean, azkenik, 12:30ean hasita herrian barna ibiliko da abesbatza. Gogoratu behar da 1982ko Santa Zezilia egunean eskaini zuela lehen kantaldia Lesakako abesbatzak eta 40. urteurrena ospatzeko kontzertua emanen du abenduaren 18an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun