Nafarroako Nazioarteko XXVII. Ziklo Koralaren barrenean, azaroaren 1ean Suediako Adolf Fredrik’s Girls Choir nesken abesbatzak kontzertua eskainiko du Berako Kultur Etxean 18:00etan. Nafarroako Abesbatzen Federazioak antolatu du emanaldia, Berako Abesbatzak eta Berako Udalak lagunduta.
Urriaren 4tik abenduaren 27ra emanen dute eta apuntatzeko epea irailaren 30ean bukatuko da
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak antolatuta, ‘Hazkuntza positiboa: eguneroko jarduna errazteko gakoak’ ikastaroa eginen dute Igantzin 3 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta. Ikastaroa urriaren 20an eta 27an eta azaroaren 3an eta 10ean eginen dute 17:30etik 19:30era, eta gaztelaniaz izanen da.
Azaroaren 1ean Baserritarren Egunaren hogeita seigarren edizioa antolatu du Ekaitza Elkarteak