Adolf Fredrik izen bera duen eskolako abesbatza da eta 11 eta 16 urte bitarteko 40 neskatok osatzen dute. Abeslarietako batzuk ibilbidea egiten dute musikaren munduan, eta denborarekin, asko ezagun egin dira opera, jazz, pop edo beste hainbat generotako abeslari gisa.
Emanaldi ugari eskaintzen dituzte ikasturtean barrena. Okasio berezi-berezia izaten da, adibidez, abenduaren 13ko Santa Luzia eguneko kontzertua, Stockholmeko hiritarrentzat –eta turista aunitzentzat– huts egin ezinezko hitzordua dena.
Koruak hainbat bira egin ditu Europan zein munduan 2018an IstraMusica nazioarteko abesbatza lehiaketan parte hartu zuen Kroazian. Sekulako arrakasta lortu zuen, hiru kategoriatan parte hartu eta hiruretan garaipena lortu baitzuen, eta hori gutxi balitz, Fredrik Winberg zuzendariak epaimahaiaren sari berezia jaso zuen. 2019an Europako Haur Abesbatza Txapelduna bilakatu zen, Txinako abesbatza baten atzetik bigarren geratu baitzen Göteborgen egin ziren Europako Abesbatza Jokoetan. Aurten, Music is My Name izeneko diskoa kaleratu dute.