Lesakako Beti Gazte elkarteak Aialdera mendi irteera antolatu du otsailaren 27an. Igandean 07:30ean abiatuko dira Plaza Zaharretik eta Aialde jatetxean hamaiketakoa eginen dute.
Erreka guraso elkarteak antolatuta, zinema emanaldia izanen dute larunbatean 17:0e0tan. 'Luca' pelikula pantailaratuko dute, gaztelaniaz Zineman. Sartzeko bazkideek euro bat ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek, aldiz, bi euro.
Ohiko ospakizunekin batera, ortziralean haurrentzako ekitaldiak eta larunbatean rock kalejira izanen dira eta plaza inguruan karroza motorizaturik ez ibiltzea eskatu du udalak. Joan den urteko geldialdiaren ondotik berriz ere inauteriak ospatzeko modua izanen da aurten Lesakan. Egitaraua ohiko inauterietara hurbilduko da, baina izanen dira berrikuntzak ere.
Ortzegun Gizenarekin hasi eta Astearte Inaute egunean bukatuko dira ospakizunak
Larunbatean etxez etxeko eskea eginen dute gazteek eta igandean desfilea, auzia eta elkartasun bazkaria
Aurtengo ihauteri bereziak antolatzeko hainbat bilera egin dituzte gazteek