Herriak primadera pitz dezan goiburupean ihauteriak antolatu dituzte Sarako Izarra errugbi taldeak, Etxola gaztetxeak, hiru ikastetxeek, Zazpiak Bat taldeak eta Axuri Artek otsailaren 26an eta 27an. Larunbatean etxez etxeko eskea eginen dute Sarako gazteek.
Igandean, 11:00etan desfilea abiatuko da gaztetxetik. 12:00etan Zanpantzarren auzia eginen dute, kantu, mutxiko eta sorginen saldarekin. 13:30ean elkartasun bazkaria izanen dute Lur Berri gelan. Menuan, eltzekaria, oilaskoa curry saltsa irrisarekin, eta gasna izanen dute. Desertarentzat herritarrek pastiza edo mahatamiak eraman ditzakete eta bertan banatuko dute (arnoa, kafea eta ttotta barne). Bazkarirako txartelak hilaren 20a baino lehen erreserbatu behar ziren, 12 euro ordainduta.