Arizkunenean dute hitzordua, 19:30ean Heldu den asteazkenean, ekainaren 26an, Arranbela elkartearen eskutik, euskal presoen inguruko solasaldia izanen dute. 47ak herrian! goiburupean bilduko dira, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. 19:30ean dute hitzordua.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 29ko Familien Egunarekin borobilduko dute Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeak Hilabete Kulturala antolatu du aurten ere, ekitaldiz betea. Maiatzaren 31n, ortziralean 17:30ean hasiko da, Fabre Fundazioak egongela nagusian eskainiko duen hitzaldiarekin. Ekainaren 2an, igandean 11:45ean, Elizondoko abesbatzak kontzertua eskainiko du kaperan.
Ekainaren 23an, San Juan bezpera eta 28an eta 29an sanpedroak ospatuko dituzte Santuen aitzakian, pesta giroa izango da nagusi ekaineko azken bi asteburuetan. San Juan bezperako ekitaldiak antolatuak dituzte dagoeneko guraso elkarteak eta Udalak eta lagunartekoek ere prest dituzte sanpedroetakoak.
Udalerri euskaldunetako 56 gaztek parte hartuko dute UEMAren ekimenean Asteazkenean Usurbildik abiatuta, Oiartzun eta Beratik pasako dira eta ortziralean Arantzara ailegatuko dira eta han eginen dute igandera bitarteko egonaldia. Gazteak kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea izanen da udalekuaren helburua.