‘Hamar urtez Bertizen’ izenburupean egunero ikus daitezke Diana Iniesta margolariak ‘Hamar urtez Bertizen’ izeneko margolan erakusketa ireki du Bertizko Jaurerriko Natur Parkean. Hain zuzen, hamar urte daramazki Erratzun bizi den margolari kataluniarrak bere lanak Bertizen erakusten. Egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era ikus daitezke.
Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.
Lanbide Eskolan, urriaren 15etik azaroaren 30era eginen dute Erakunde sozialetan menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa eskainiko dute urriaren 15etik azaroaren 30era Elizondoko Lanbide Eskolan. 15:00etatik 20:20ra izanen da ordutegia. Apuntatzeko epea urriaren 15a bitarte zabalik dago Enplegu Portalean, Doneztebeko enplegu agentzian. Inskripzioa egiteko linka
Azaroaren 1ean eginen den XXIII. Baserritarren Egunarekin borobilduko dute aurtengo kulturaldia Larunbatean mus eta partxis txapelketak eginen dituzte, igandean birziklapen tailerra eta azaroaren 1ean Baserritarren Eguna.
Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu ditu urriaren 29an eta 30ean Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak maskulinitate ereduen inguruko hausnasketarako tailerrak antolatu ditu, Nafarroako Gobernuaren Berdintasunerako Institutuaren diru-laguntzarekin eta Equala aholkularitza sozialaren laguntza teknikoarekin. Egoitz A. Albenizek eskainiko du tailerra euskaraz, urriaren 29an Arantzan eta 30ean Etxalarren. Bortzirietako 14 urtetik goitiko mutil eta gizonei zuzendutako tailerrak dira.