Zehazki, urriaren 29an, datorren astelehenean 17:00etatik 19:00etara eskainiko dute Arantzako baskulan eta urriaren 30ean, asteartean, 17:00etatik 19:00etara Etxalarko Kultur Etxeko sabaian.
Plaza mugatuak izanen dira, 15 pertsona tailer bakoitzeko eta izena eman daiteke 948 63 50 36 telefonoan, bezpera arte.
Eraso sexisten kontra zaude eta mutil gazteen zenbait jarrerek dakartzaten konplizitatearekin amaitzea beharrezkotzat jotzen duzu? Gaztaroan bizi eta harremanak izateko bertzelako moduen beharra sumatzen duzu eta maskulinitate eta feminitate ereduen eraldatzean interesa duzu? Aurreko galderen erantzuna bada, tailer hau zuretzat egokia dela azpimarratu dute antolatzaileek.