Astelehenean 20:00etan herrigunean Irailaren 24an, astelehena, 20:00etan, N-121 errepideari buruzko solasaldia eginen da Herrigunean. Bertzeak bertze, Belateko eta Almandozko tunelen itxieraren ondorioz izan diren trafiko murrizketen eragina aztertuko da eta etorkizunari begira, zer nolako neurriak hartu behar diren. Udalak herritarren eta profesionalen iritziak bildu nahi ditu. Ariketa hau eskualdeko herri guztietan eginen da. Ondotik, udaletxe guztiak Nafarroako Gobernuari dagokion eskakizuna adosten saiatuko dira.
Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.
Irailaren 19an eta 26an, asteazkenetan 11:00etatik 13:30era Irailaren 19an eta 26an, asteazkenetan, osasuntsu zahartzeko gakoak izanen dira hizpide Elizondoko Osasun Etxeko Erabilera Anitzeko Aretoan. 11:00etatik 13:30era bitarte izanen dira saioak. Izena eman nahi dutenek 948 581833 telefonora deituz edota Osasun Etxeko harreran galdetuz egin ahal izanen dute.
Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Larrungo Koloreak elkartearen eskutik Larrungo Koloreak elkarteko kideen lanak ikusteko aukera eskainiko dute iraileko azken astean, hilaren 24tik 30era, Sarako Lur Berri gelan. 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara zabalduko dituzte ateak eta sartzea urririk izanen da.