N-121 errepidearen etorkizunaz batzar irekia eginen dute Donezteben irailaren 24an

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 21a, 10:46
N-121-A errepidea hizpide izanen dute astelehenean Donezteben.

Astelehenean 20:00etan herrigunean                                                             

Irailaren 24an, astelehena, 20:00etan, N-121 errepideari buruzko solasaldia eginen da Herrigunean. Bertzeak bertze, Belateko eta Almandozko tunelen itxieraren ondorioz izan diren trafiko murrizketen eragina aztertuko da eta etorkizunari begira, zer nolako neurriak hartu behar diren. Udalak herritarren eta profesionalen iritziak bildu nahi ditu. Ariketa hau eskualdeko herri guztietan eginen da. Ondotik, udaletxe guztiak Nafarroako Gobernuari dagokion eskakizuna adosten saiatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun