Larunbata, irailak 24



11:00
18:00

Irisarritarren bigarren topaketa

Irrisarri Land, Igantzi | Ospakizunak

Lehenengo topaketara ehun bat pertsona gertutatu ziren Irrisarri Landera, Nafarroatik, Euskaditik, Zaragozatik eta Alicantetik etorriak   Igantziko IrriSarri Land parkeak irailaren 24an antolatuko du II Irisarri Familia Haundiaren topaketa. Ospakizun honetara Irisarri abizena duen edozein pertsona dago gonbidatua.

Irisarritarren bigarren topaketa Irrisarri Land

Lehenengo topaketara ehun bat pertsona gertutatu ziren Irrisarri Landera, Nafarroatik, Euskaditik, Zaragozatik eta Alicantetik etorriak

 

Igantziko IrriSarri Land parkeak irailaren 24an antolatuko du II Irisarri Familia Haundiaren topaketa. Ospakizun honetara Irisarri abizena duen edozein pertsona dago gonbidatua.


11:00
23:00

Joaldunen Eguna Iturenen

Malerreka Ituren | Ospakizunak

Aitor Mendiluze eta Julio Soto ariko dira bertsotan larunbateko bazkarian Iturengo txoko guzietan joare soinuaz gozatzeko aukera izanen dute irailaren24an eginen den Joaldunen egunean. Urtero bezala, larunbat goizean joaldun eta trikitilariak Ameztia auzoan barna ibiliko dira eta 14:00etan herriko plazan, Julen Kañamares eta Mieltxo Mindegiaren arteko aizkora apostua ikusteko aukera izanen da. Ondotik bazkaria izanen da Julio Soto eta Aitor Mendiluze bertsolariekin eta eguna ongi bukatzeko dantzaldia izanen da Hauspolariek taldearen eskutik. 

Joaldunen Eguna Iturenen

Aitor Mendiluze eta Julio Soto ariko dira bertsotan larunbateko bazkarian

Iturengo txoko guzietan joare soinuaz gozatzeko aukera izanen dute irailaren24an eginen den Joaldunen egunean. Urtero bezala, larunbat goizean joaldun eta trikitilariak Ameztia auzoan barna ibiliko dira eta 14:00etan herriko plazan, Julen Kañamares eta Mieltxo Mindegiaren arteko aizkora apostua ikusteko aukera izanen da. Ondotik bazkaria izanen da Julio Soto eta Aitor Mendiluze bertsolariekin eta eguna ongi bukatzeko dantzaldia izanen da Hauspolariek taldearen eskutik. 


14:00
23:50

Oronozko errebestak

Baztan Oronoz-Mugairi | Bestak

Larunbat arratsean luntxa eskainiko da eta gauez dantzarako aukera ere ez da faltako Ohiturari eutsiz iraileko azken larunbatean besta giroa nagusituko da Oronozen. Errebestak ospatuko dituzte irailaren 24an eta herriko gazteek eguna borobila izan dadin egitaraua prest dute. 

Oronozko errebestak

Larunbat arratsean luntxa eskainiko da eta gauez dantzarako aukera ere ez da faltako

Ohiturari eutsiz iraileko azken larunbatean besta giroa nagusituko da Oronozen. Errebestak ospatuko dituzte irailaren 24an eta herriko gazteek eguna borobila izan dadin egitaraua prest dute. 


07:22

Argazki lehiaketa Lesakan

Beti Gazte elkartea, Lesaka | Lehiaketak

Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.

Argazki lehiaketa Lesakan Beti Gazte elkartea

Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira

Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.


08:01

Arkupeak elkartearen argazki, margo eta marrazketa lehiaketak

Arkupeak elkartea, Doneztebe | Lehiaketak

Irailaren 30a arte aurkez litezke lanak Azken urteetan bezalaxe, Arkupeak Elkarteko kideek barrenean duten artista azaleratzeko aukera izanen dute. Literatur lehiaketa izan da egin duten lehenbizikoa eta parte hartu nahi zutenek maiatzaren 30era arteko epea izan dute  lanak aurkezteko. Euskarazko eta gaztelerazko lanak aurkez zitezkeen poesia eta narrazio laburrak. Aurrerago emanen dute irabazleen berri.

Arkupeak elkartearen argazki, margo eta marrazketa lehiaketak Arkupeak elkartea

Irailaren 30a arte aurkez litezke lanak

Azken urteetan bezalaxe, Arkupeak Elkarteko kideek barrenean duten artista azaleratzeko aukera izanen dute. Literatur lehiaketa izan da egin duten lehenbizikoa eta parte hartu nahi zutenek maiatzaren 30era arteko epea izan dute  lanak aurkezteko. Euskarazko eta gaztelerazko lanak aurkez zitezkeen poesia eta narrazio laburrak. Aurrerago emanen dute irabazleen berri.


09:00

Besten aitzineko asteburua

Bortziriak Igantzi | Ospakizunak

Larunbat eguerdian patata tortilla lehiaketa, arratsaldean artzain zakur lehiaketa eta igandean gazta lehiaketa izanen dituzte, bertze hainbat ekitaldiren artean Igantziko San Migel besten hasierako txupinazoa irailaren 28an, heldu den asteazken arratsaldean botako badute ere, ohi bezala, aitzineko asteburuan ere hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Artzain Zakur lehiaketak hogeita hamaseigarren edizioa beteko du, baina patata tortilla lehiaketa, bertso-txiste afaria, gazta lehiaketa, musika, herri kirolak eta bertze hainbat ekitaldi izanen dituzte.

Besten aitzineko asteburua

Larunbat eguerdian patata tortilla lehiaketa, arratsaldean artzain zakur lehiaketa eta igandean gazta lehiaketa izanen dituzte, bertze hainbat ekitaldiren artean

Igantziko San Migel besten hasierako txupinazoa irailaren 28an, heldu den asteazken arratsaldean botako badute ere, ohi bezala, aitzineko asteburuan ere hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Artzain Zakur lehiaketak hogeita hamaseigarren edizioa beteko du, baina patata tortilla lehiaketa, bertso-txiste afaria, gazta lehiaketa, musika, herri kirolak eta bertze hainbat ekitaldi izanen dituzte.


09:00

Behi azienda pirenaikoaren 29. Lehiaketa-enkantea irailaren 24 eta 25ean ospatuko dute Elizondon

Merkatu Plaza, Elizondo | Lehiaketak

170 azienda aurkeztuko dira lehiaketara, 23 ganadutegitatik aurkeztua Pirinioko behi azienden nazio mailako 29. Lehiaketa-enkantea eginen da irailaren 24 eta 25ean Elizondon, Baztango Udalak eta Aspina eta Conaspi erakundeek, bertze hainbat babesleren laguntzarekin antolatua. Irailaren 21ean egindako aurkezpenean aipatu zutenez, 23 ganadutegietako aziendak espero dituzte, 14 Nafarroakoak, 6 Bizkaikoak eta 3 Gipuzkoakoak. 170 azienda aurkeztuko dira lehiaketara, 140 behi eta 30 zezen.

Behi azienda pirenaikoaren 29. Lehiaketa-enkantea irailaren 24 eta 25ean ospatuko dute Elizondon Merkatu Plaza

170 azienda aurkeztuko dira lehiaketara, 23 ganadutegitatik aurkeztua

Pirinioko behi azienden nazio mailako 29. Lehiaketa-enkantea eginen da irailaren 24 eta 25ean Elizondon, Baztango Udalak eta Aspina eta Conaspi erakundeek, bertze hainbat babesleren laguntzarekin antolatua. Irailaren 21ean egindako aurkezpenean aipatu zutenez, 23 ganadutegietako aziendak espero dituzte, 14 Nafarroakoak, 6 Bizkaikoak eta 3 Gipuzkoakoak. 170 azienda aurkeztuko dira lehiaketara, 140 behi eta 30 zezen.


10:00

Nafarroako hegaztien VII. Jardunaldiak

Mendialdea | Jardunaldiak

Belaten eta Urdazubin eginen dira lehen ekitaldiak eta heldu den astean segida izanen dute Iruña, Ultzama eta Bertizen  Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoak, Navarra al Natural erakundeak eta Urdazubiko Udalak, Nafarroako Gobernuko Ingurugiro Departamentuareneta Turismo Saila-Birding Navarraren eta Orgiko Natur Gunearen laguntzaz antolatutako Nafarroako hegaztien VII. Jardunaldiak bi asteburutan eta zenbait natur eremutan hedatuko dira aurten.

Nafarroako hegaztien VII. Jardunaldiak

Belaten eta Urdazubin eginen dira lehen ekitaldiak eta heldu den astean segida izanen dute Iruña, Ultzama eta Bertizen 

Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoak, Navarra al Natural erakundeak eta Urdazubiko Udalak, Nafarroako Gobernuko Ingurugiro Departamentuareneta Turismo Saila-Birding Navarraren eta Orgiko Natur Gunearen laguntzaz antolatutako Nafarroako hegaztien VII. Jardunaldiak bi asteburutan eta zenbait natur eremutan hedatuko dira aurten.


10:30

Isidro de Monzon arkitektuaren lanak

Lur Berri gela, Sara | Erakusketak

Larun mazeletako arditegietan oinarrituz Ioar Euskal Herriko arkitektura eraberritu zuenaren lana irailaren 15etik 25era ikusgai izanen da Lur Beri gelan Irailaren 15etik 25 era Sarako Lur Berri gelan Isidro de Monzon arkitektuari buruzko erakusketa bat izanen da ikusgai. Isidro de Monzon XX. mendeko arkitektu bat da, Saran egona, eta berak zuen Ipar Euskal Herriko arkitektura eraberritu Larrun mazeletako arditegietan oinarrituz. 

Isidro de Monzon arkitektuaren lanak Lur Berri gela

Larun mazeletako arditegietan oinarrituz Ioar Euskal Herriko arkitektura eraberritu zuenaren lana irailaren 15etik 25era ikusgai izanen da Lur Beri gelan

Irailaren 15etik 25 era Sarako Lur Berri gelan Isidro de Monzon arkitektuari buruzko erakusketa bat izanen da ikusgai. Isidro de Monzon XX. mendeko arkitektu bat da, Saran egona, eta berak zuen Ipar Euskal Herriko arkitektura eraberritu Larrun mazeletako arditegietan oinarrituz. 


16:00

Garapen atipikoa duten haurren prozesu inklusiboa hezkuntza eta gizarte sistema eleaniztun batean ikastaroa

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Ikastaroak

Aste honetan, haurren errehabilitazioa eta ureko terapiei buruzkoa egiten ari dira Harriondoan eta igerilekuan Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Lesakako Osasun Etxeak eta Udalak eta Bortzirietako Guztiok taldeak antolatuta, Garapen atipikoa duten haurren prozesu inklusiboa hezkuntza eta gizarte sistema eleaniztun batean ikastaroa eskainiko dute irailaren 23 eta 24an Harriondoan.

Garapen atipikoa duten haurren prozesu inklusiboa hezkuntza eta gizarte sistema eleaniztun batean ikastaroa Harriondoa Kultur Etxea

Aste honetan, haurren errehabilitazioa eta ureko terapiei buruzkoa egiten ari dira Harriondoan eta igerilekuan

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Lesakako Osasun Etxeak eta Udalak eta Bortzirietako Guztiok taldeak antolatuta, Garapen atipikoa duten haurren prozesu inklusiboa hezkuntza eta gizarte sistema eleaniztun batean ikastaroa eskainiko dute irailaren 23 eta 24an Harriondoan.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Maiatza
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
Ekaina
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            

Urte osoko agenda ikusi »»