Garapen atipikoa duten haurren inklusioaz ikastaroa eskainiko dute irailaren 23 eta 24an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 16a, 12:44

Aste honetan, haurren errehabilitazioa eta ureko terapiak lantzen ari dira Harriondoan.

Aste honetan, haurren errehabilitazioa eta ureko terapiei buruzkoa egiten ari dira Harriondoan eta igerilekuan

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Lesakako Osasun Etxeak eta Udalak eta Bortzirietako Guztiok taldeak antolatuta, Garapen atipikoa duten haurren prozesu inklusiboa hezkuntza eta gizarte sistema eleaniztun batean ikastaroa eskainiko dute irailaren 23 eta 24an Harriondoan.

 

12 orduko ikastaroa izanen da, ortzirale arratsaldean eta larunbat goiz eta arratsaldez. Osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte zerbitzuen arloetako profesionalentzat, garapen atipikoa duten haurren familiakoentzat eta ikasleentzat zuzendua da eta matrikulazioa 50 euro gostako da.

Informazio gehiago eta izen ematea cursosdeverano@unavarra.es helbidean edo Lesakako Osasun Zentroan.

 

Haurren errehabilitazioa eta ureko terapiak aste honetan

Hasiera batean, abuztua eta iraila lotzen zituen astean egiteko baldin bazen ere, aste hinetan egiten ari dira Harriondoan eta udal igerilekuan haurren neuroerrehabilitazioa eta ureko terapiei buruzko ikastaroa. Bortzirietako programaren protokolo aldaketaren proposamena aurkeztuko du hondar egunean Belen Compains, Lesakako Osasun zentroko pediatrak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun