Argazki, margo eta marrazketa lehiaketak martxan jarri ditu Arkupeak elkarteak

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 1a, 08:00

Irailaren 30a arte aurkez litezke lanak

Azken urteetan bezalaxe, Arkupeak Elkarteko kideek barrenean duten artista azaleratzeko aukera izanen dute. Literatur lehiaketa izan da egin duten lehenbizikoa eta parte hartu nahi zutenek maiatzaren 30era arteko epea izan dute  lanak aurkezteko. Euskarazko eta gaztelerazko lanak aurkez zitezkeen poesia eta narrazio laburrak. Aurrerago emanen dute irabazleen berri.

Argazki, margo eta marrazketa lehiaketan parte-hartzeko, berriz, aukera dago oraindik eta animatzen direnek irailaren 30era arteko epea izanen dute beraien lanak aurkezteko. Lanek bete beharreko baldintzak elkarteko kideen artean banatutako boletinean eta web orrian kontsulta litezke. Lehenbiziko sariak 200 eurokoak izanen dira eta bigarrenak 150 eurokoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun