Beraien jatorriari buruz solasingurua izateaz gain, familiaren historiari buruzko berriketa batetaz gozatuko dute eta baita zuhaitz genealogikoaz ere. Horretaz gain, bisita gidatu bat izanen dute parkea ezagutzeko, bazkari eder bat izanen dute eta ausartzen direnentzat 370 metroko tirolinan jautsiera bat.
Joxe Elgorriaga, abentura parkeko zuzendariak, honakoa dio: «proiektu hau hasi zenetik, bere bultzadak hagitz argi izan dute inguruko paisaiaren kultur eta giza ezaugarriak errespetatu eta helarazi beharko zituztela. Horregatik, hotelaren eraikuntzan bere egitura errespetatu zuten, eta batez ere fatxada, non familiaren jatorrizko armarria ikusten den. Zinez gustatuko litzaiguke familia honen ondorengoen erreferentzia izatea, mundu guztian sakabanatuak daudenak, eta hau urteroko bilera izatea denentzat».
Ekitaldi honetan parte hartzeko ondorengo telefonoan izen eman behar da: 948928922, edo info@irrisarriland.es email bitartez.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!