Eguerdian mahaiaren bueltan bilduta emanen diete hasiera bestari, 14:00etan zikiro jatea antolatu dute. Bazkalondoan musikarien laguntzaz, dantzarako aukera ere ez da faltako. 20:30ean herri kirol saioa eskainiko dute herritarrek, tartean Bittor Elizagoien eta Exteban Arrutik. Segidan, 22:00ak aldera, luntxa izanen da eta indarrak berreskuratu ondotik, gauean berriro ere dantzarako aukera izanen da Oharkabe taldearekin.