Ohi bezala, besten aitzineko asteburu mugitua izanen dute Igantzin

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 21a, 07:15

Iaz bezala, igande eguerdian gazta lehiaketa ez ezik, ardo dastaketa ere izanen da frontoian.

Larunbat eguerdian patata tortilla lehiaketa, arratsaldean artzain zakur lehiaketa eta igandean gazta lehiaketa izanen dituzte, bertze hainbat ekitaldiren artean

Igantziko San Migel besten hasierako txupinazoa irailaren 28an, heldu den asteazken arratsaldean botako badute ere, ohi bezala, aitzineko asteburuan ere hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Artzain Zakur lehiaketak hogeita hamaseigarren edizioa beteko du, baina patata tortilla lehiaketa, bertso-txiste afaria, gazta lehiaketa, musika, herri kirolak eta bertze hainbat ekitaldi izanen dituzte.

 

IRAILAK 24, larunbata

09:00 Gosaria Ziobin. 10:00 Plater tiroketa Ziobin. 12:00 Patata tortilla lehiaketa frontoian (bertan egindako tortillek puntuazio altuagoa izanen dute etxetik ekarritakoek baino). 16:00 XXXVI. Artzain Zakur Lehiaketa. 20:00 Igantziko dantza taldearen emanaldia. 22:00 Bertso-txiste afaria Biltokin. Bertsolariak Iban Urdangarin eta Ander Lizarralde. Txiste kontalariak Marianiko el Korto eta Barragan.

 

IRAILAK 25, igandea

10:00 Karrika buelta herriko txistulariekin. 11:00 Haurren herri kirolak: herrien­ arteko konbinatuak eta morkots biltzea. 12:00 XIII. Gazta lehiaketa frontoian. 12:00 Ardo dastaketa frontoian. 18:30 Karrika buelta kankailu eta buruhaundiekin, ­Triki-pand trikitilari taldearekin batera. 19:00 Gazta eta opila dastaketa frontoian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun