Isidro de Monzon arkitektuari buruzko erakusketa idekiko dute Saran

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 13a, 09:15
Isidro de Monzon arkitektua lanean.

Larun mazeletako arditegietan oinarrituz Ioar Euskal Herriko arkitektura eraberritu zuenaren lana irailaren 15etik 25era ikusgai izanen da Lur Beri gelan

Irailaren 15etik 25 era Sarako Lur Berri gelan Isidro de Monzon arkitektuari buruzko erakusketa bat izanen da ikusgai. Isidro de Monzon XX. mendeko arkitektu bat da, Saran egona, eta berak zuen Ipar Euskal Herriko arkitektura eraberritu Larrun mazeletako arditegietan oinarrituz. 

 

Erakusketa egunero idekia izanen da goizeko 10:30etik 12:30era eta arratsaldeko 3etatik 6:30ak arte. Irailaren 17an arkitektuaren etxe baten bisita proposatua da, hitzordua Lur Berri gelan emana da 14:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun