Joaldunen eguna irailaren 24an ospatuko dute Iturenen

Ttipi-Ttapa 2016ko irailaren 20a

Berriz ere joaldunak izanen dira protagonista Iturenen.

Aitor Mendiluze eta Julio Soto ariko dira bertsotan larunbateko bazkarian

Iturengo txoko guzietan joare soinuaz gozatzeko aukera izanen dute irailaren24an eginen den Joaldunen egunean. Urtero bezala, larunbat goizean joaldun eta trikitilariak Ameztia auzoan barna ibiliko dira eta 14:00etan herriko plazan, Julen Kañamares eta Mieltxo Mindegiaren arteko aizkora apostua ikusteko aukera izanen da. Ondotik bazkaria izanen da Julio Soto eta Aitor Mendiluze bertsolariekin eta eguna ongi bukatzeko dantzaldia izanen da Hauspolariek taldearen eskutik. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun