10:00etatik 12:30era eginen dute ibilalditxoa, txoriak identifikatuz Iaz bezala, txorien kantak aditzeko hitzordua antolatudu Bidazi elkarteak Arantzan. Larunbatean, apirilak 23, izanen da. 10:00etatik 12:30era bilduko dira eta oinez ibili bidenabar txoriak identifikatuko dituzte. Prismatikoak eta kuadernoa eramateko gomendatu dute.
Larunbat goizeko 11etan eskolako jangelan Goizuetan gasolindegia eta kooperatiba sortzeko bigarren batzarra eginen da apirilaren 23an, larunbat goizeko 11etan eskolako jangelan. Bilera honetan inkestaren emaitzak agertuko dira, baita azaldu diren galdera eta zalantzak, kooperatibaren estatutoak, kooperatiba sortzeko lehen urratsa…
Kontzertuez gain, 1980. hamarkadako Euskal Herriko musika taldeen argazki erakusketa ikusgai izanen da larunbatean Ikuilu, Bidaxka era Kataku ostatuan Punk’s not dead. Punka ez da sekula hilko, Esaldi hori errealitatea bihurtuko da apirilaren 23an Beran, zenbait urteren ondotik, Zimiko Punk jaialdia berreskuratuko baitute Ikuilu, Bidaxka eta Kataku ostatuetan. Euskal Herri osoko bederatzi talderen kontzertuak entzungai izanen dira eguerditik aitzinera eta Jon Iraundegi argazkilariaren erakusketa egun osoan.
Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso ariko dira Zulo Beltzen Bertso afaria antolatu antolatu dute apirilaren 23an (larunbata) Gartzaingo Zulo Beltzen (lehenagoko apezaren etxea eta orain herriko etxea dena). Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso ariko dira bertsotan. Txartelak apirilaren 6tik aitzinera salgai daude, Elizondoko Saioa ostatuan eta Gartzaingo Frantsenen. Erosteko azken eguna apirilaren 17 (igandea) izanen da.
Oskar Estanga eta Aimar Karrika ariko dira larunbat arratseko 10etatik aitzinera Arranon Bat-batean emanaldi berezia izanen da Lesakako Arrano elkartean apirilaren 23an, larunbat arratseko 10etatik aitzinera. Iruñeko Hizkuntza Eskolak antolatuta, Oskar Estanga eta Aimar Karrikaren eskutik, bertso musikatuak izanen dira.
Apirilaren 27ra arte aurkez daitezke lanak eta 150 euroko saria izanen du irabazleak San Pedrotako bestak iragartzeko Doneztebeko Udalak kartel lehiaketa antolatu du aurten. Lehiaketa honetan parte-hartzea idekia da eta interesatuak apirilaren 27ra arte izanen dute lanak aurkezteko aukera.
Lanak maiatzaren 20a baino lehen aurkeztu behar dira Berako kultur etxean Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 29. Bertso paper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 20a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Lanak maiatzaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: 'Santioak 2016 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra'. Maiatzaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira.
Zoriontsua izateko Entrenamendu Mentala-ren ikastaroa eskainiko du Urko Arozena irakasleak apirilaren 23an eta 30ean, Leitzako udaletxean, 09:00etatik 18:00etara.Ikastaroak 16 orduko iraupena du. Ikastaroa amaitu ondoren, irakasleak jarraipen pertsonalizatua eskaintzen du ikasleak zorion egoera erabat bizitzeko eman beharreko aldaketaz kontziente izan arte.Matrikula 500 EURO. Erreserba: uarozena@musikene.net.
Lanak maiatzaren 31 arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 15ean egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak maiatzaren 31 arte (asteartea) eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da.
Irantzu Pastor argazkilari lesakarraren eskutik. Izen-ematea martxoaren 30era arte: 605 763687 telefonora deituta edo irantzupastor@gmail.com-era idatzita. Apirilaren 2, 9, 16, 23 eta 30ean. 20 ordu guztira, teoria eta praktika landuz.
Irantzu Pastor argazki lesakarraren eskutik. Izen-ematea apirilaren 5era arte: 689 285535. Apirilaren 11tik maiatzaren 30era. Klaseak astelehenetan izanen dira eta teoria eta praktika landuko dira.
0 eta 4 urte arteko haurrei zuzendua, otsailaren 22tik martxoaren 4ra arte apuntatu daiteke Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak, Berako Udalaren laguntzaz, bigarren urtez ‘Musikari txikiak’ musika tailerra antolatu du, 0 eta 4 urte bitarteko haurrei zuzendua. Izena emateko epea otsailaren 22tik martxoaren 4ra irekiko da.
Martxoaren 2tik apirilaren 27ra eskainiko da asteazkenetan Hitano ikastaroa antolatu dute Baztango AEKk eta Solaslagunak, Baztango Udalaren laguntzaz. Martxoaren 2tik apirilaren 27ra eskainiko dute Baztango AEKn, asteazkenetan, 19:30etik 21:30era (zortzi saio). Izen emateko hondar eguna otsailaren 29a izanen da.
Leitzako Udalak eta LeitzEko Kontsumo Taldeak, bigarren urtez elkarlanean energiaren inguruko jardunaldiak antolatu dituzte apirilerako. Jardunaldi hauen helburu nagusia energia kontsumoari buruzko sentsibilizazio eta hausnarketa bultzatzea da. Apirilaren 14an dokumental emanaldia, 21ean hitzaldia eta 28an tailerra antolatu dituzte.
Noka taldea, Anje Duhalde, Joxe Replay, Patxuko Nice eta Tirri&Terry DJekin musika izanen da larunbat arratsaldean Iruritako Gazteak elkarteak antolatuta Iruritan Eskuaraz ospatuko dute apirilaren 15 eta 16ko asteburuan. Ortziralean, Jauregiarte tabernan 20:00etan Istoria trukea(n) izanen dute, Julio Soto eta Fernando Anbustegirekin. 21:00 aldera sotopile jatea eta 23:00etan Beira taldearen emanaldia, debalde.