Iruritan Eskuaraz Egunak antolatu dituzte herriko gazteek apirilaren 15 eta 16an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko apirilaren 13a

Duela lau urte bezala, Anje Duhalde izanen da larunbatean ere Iruritan Eskuaraz egunean.

Noka taldea, Anje Duhalde, Joxe Replay, Patxuko Nice eta Tirri&Terry DJekin musika izanen da larunbat arratsaldean 

Iruritako Gazteak elkarteak antolatuta Iruritan Eskuaraz ospatuko dute apirilaren 15 eta 16ko asteburuan. Ortziralean, Jauregiarte tabernan 20:00etan Istoria trukea(n) izanen dute, Julio Soto eta Fernando Anbustegirekin. 21:00 aldera sotopile jatea eta 23:00etan Beira taldearen emanaldia, debalde.

 

Larunbatean, 11:30ean bisita gidatua eginen dute herrian barna Pello Iriarteren eskutik, herriko plazatik abiatuta. 16:30ean ezkil jotzea. 17:45ean Fernando Anbustegi haurrendako ipuin kontalaria izanen da Iruritako Gizarte Bilgunean. 19:00etan Noka taldearen kontzertua. 20:00etan Anje Duhaldek eskainiko du kontzertua. 23:00etan, Joxe Replay, Patxuko Nice eta Tirri&Tery taldeek eskainiko dute emanaldia eta bokatak ere salgai egonen dira.

Larunbateko ekitaldi guztietarako baliagarria den sarrera 8 eurotan salduko da eta arratseko kontzertuetarako 6 eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun