Hitano ikastaroa antolatu dute Baztango AEKk eta Solaslagunak

Ttipi-Ttapa 2016ko otsailaren 23a

Martxoaren 2tik apirilaren 27ra eskainiko da asteazkenetan

Hitano ikastaroa antolatu dute Baztango AEKk eta Solaslagunak, Baztango Udalaren laguntzaz. Martxoaren 2tik apirilaren 27ra eskainiko dute Baztango AEKn, asteazkenetan, 19:30etik 21:30era (zortzi saio). Izen emateko hondar eguna otsailaren 29a izanen da.

Ikastaroaren prezioa 40 eurokoa da (ordua 2,50 euro). Izen-emateak eta informazioa euskaltegian bertan, 607 605802 telefonoan edo baztan@aek.eus helbide elektronikoan egin daiteke.

16 orduko ikastaroan, hiketan solastatzeko behar diren erramintak jasoko dituzte ikasleek, baita Baztango hitanoaren zertzelada batzuk ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun