Egun osoko jaialdia eskainiko dute eta Euskal Herriko hainbat taldek beraien kontzertuak eskainiko dituzte, larunbat eguerdiko 12etatik aitzinera: Baxerriko Ollaskue Labien (Azpeitia), Fraktura (Hendaia), Las Tuerkas (Bergara/Zumarraga), Malos tiempos bastardos (Donostia), BIP (RIP taldearen bertsioak, Bera), Ostión (Zugarramurdi), Arkaiko (Donostia), Sasikumeak (Oñati) eta Hexen (Algorta) taldeek eskainiko dituzte kontzertuak.
Eguerdian bazkaria eta arratsaldean jolasak izanen dira eta horretaz gain, egun osoan zehar, Jon Iraundegi argazkilari irundarraren Euskal Herriko 1980. hamarkadako musika taldeen argazki erakusketa ikusgai izanen da hiru ostatuetan.