Goizuetan gasolindegia eta kooperatiba sortzeko bigarren batzarra apirilaren 23an

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 20a, 09:47

Gasolindegiaren gaiak ikusmina piztu du herritarren artean.

Larunbat goizeko 11etan eskolako jangelan

Goizuetan gasolindegia eta kooperatiba sortzeko bigarren batzarra eginen da apirilaren 23an, larunbat goizeko 11etan eskolako jangelan. Bilera honetan inkestaren emaitzak agertuko dira, baita azaldu diren galdera eta zalantzak, kooperatibaren estatutoak, kooperatiba sortzeko lehen urratsa…

 

Hain zuzen, lehenbiziko batzarrean eta inkestetan azaldu diren zalantzei dagokienez, kokapena (gasolindegia Asinkon edo San Antongo belasoan egin), kontu ekonomikoak (zenbat kostako litzakeen gasolindegia egitea, kooperatibako kide izateko zenbat ordaindu behar den, betebeherrak eta onurak, gasolindegiak zorrak egiten baditu kooperatibako kidea zorraren kargu egiten ote den…) eta bestelakoak (gasolindegia ezinduentzat prestatuta jarri al daitekeen) azaldu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!