Musikari txikiak tailerrerako izen emateko epea ireki du Berako Musika Eskolak

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 22a, 15:00

2012, 2013, 2014 eta 2015eko urrira bitarte jaiotakoei zuzendua dago tailerra.

0 eta 4 urte arteko haurrei zuzendua, otsailaren 22tik martxoaren 4ra arte apuntatu daiteke

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak, Berako Udalaren laguntzaz, bigarren urtez ‘Musikari txikiak’ musika tailerra antolatu du, 0 eta 4 urte bitarteko haurrei zuzendua. Izena emateko epea otsailaren 22tik martxoaren 4ra irekiko da.

 

2012 (haurrak bakarrik gurasorik gabe), 2013 eta 2014 urteetan jaiotako haurrak eta 2015ean, bakarrik urtarriletik urrira jaiotakoei bideratua da tailerra. Azken hiru urte hauetako haurrak guraso edo senideren baten laguntza izan beharko dute.

Matrikularen prezioa 30 eurokoa izanen da eta plaza mugatuak dira, saio bakoitzean 12 haur gehienez. Hain zuzen, ordu bateko lau saio eginen dira apirileko lau ortzegunetan (apirilak 7, 14, 21 eta 28), arratsaldez.  Marta Zuñigak eskainiko du ikastaroa Isidoro Fagoaga udal musika eskolan, 16:00etan 2014 eta 2015 urtekoentzat, 17:00etan 2013 urtekoentzat eta 18:00etan 2012 urtekoentzat.

Izen emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da otsailaren 22tik martxoaren 4ra (biak barne), astelehenetik ortziralera, 08:00etatik 19:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun