Txorien kantak aditzeko irteera antolatu du Bidazik Arantzan larunbatean

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 21a, 07:49

Joan den urteko ateraldia arrakastatsua izan zen Arantzan.

10:00etatik 12:30era eginen dute ibilalditxoa, txoriak identifikatuz

Iaz bezala, txorien kantak aditzeko hitzordua antolatudu Bidazi elkarteak Arantzan. Larunbatean, apirilak 23, izanen da. 10:00etatik 12:30era bilduko dira eta oinez ibili bidenabar txoriak identifikatuko dituzte. Prismatikoak eta kuadernoa eramateko gomendatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun